EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak 20 urtetik gora daramatza Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina banatzen, sexu askapenaren aldeko lana saritzeko lehena, eta sexu askapenaren aurkakotasunak seinalatzeko bigarrena. Ekainaren 24an banatu dituzte aurtengo sariak, eta Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Ikusgune behatokiaren lana saritu dute Urrezko Hirukiarekin. Trapuzko Espartina ikastetxeetan sexu aniztasuna lantzeko aurkako jarrerei eskaini diete.