Jaietan gerta daitezkeen erasoei erantzuteko erabakimenez agertu da Bilboko mugimendu feminista

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko abu. 24a, 00:00

Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du asteartean, Aste Nagusiko lehen egunean gauzatutako manifestazio feministaren aurka egindako eraso matxistak salatzeko. Gertakariek, kikildu ordez, borrokan berretsi dituztela adierazi dute. Autodefentsa feministaren aldarria eginez, mezu argia helarazi dute: “Dagokin espazioa gureganatuko dugu, Aste Nagusia gurea da, jaiak gureak dira!”.

Osorik irakurri