Hamabost urte bete ditu aurten Elbis Rever taldeak. Tarte horretan 500 abesti baino gehiago, ia 200 kontzertu eta lau elkarrizketa egin dituzte. Taldearen koordenatuak zeintzuk diren iradokitzen du datuak: pop talde bat izateko aspirazioaren eta bazterreko soinu eta jarrera baten artean dabiltza zabuka, ezkutaketaren mugetan. Beren irudia zuzeneko performatibitatean eraiki dute batez ere, baina azkenaldian soinu propio baten bilaketara emanak dabiltza. Horren erakusgarri da argitaratu berri duten Happy Birthday lana.