Bilboko Udaltzaingoak etxegabetze ilegala gauzatu duela salatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko aza. 28a, 00:00

Bilboko Udaltzaingoak legea hautsiz eta indarkeria erabiliz auzokide bat kale gorrian utzi duela salatu du Bilboko AZET Etxebizitza Sindikatuak, Blackstone funts putrearen jabetzako etxebizitza hustu ostean. Ostiralean jazo ziren gertakariak, San Frantzisko kalean, eta toki berean egin zuen agerraldia AZETek biharamunean. Blackstone funts putrearen erantzukizuna seinalatzeaz harago, erantzule politikoa Bilboko Udala dela adierazi du sindikatuak, eta hortaz, berari exijitu diote beren kidearentzat alternatiba bat eta aterabidea.

Osorik irakurri