Elgoibarko abade batek 1960ko hamarkadan haurrak zirela egindako sexu abusuak salatu dituzte hainbat herritarrek. Berria egunkariak, "Don Andoni" bezala identifikatu duen abadeak egindako abusuen testigantzak jaso ditu. Bestalde, Bermeoko Jose Done ikastetxeko apaiz pederastak, Bilboko Santutxu auzora aldatu zutenean ere sexu abusuak egin zituela egiaztatu EiTBk.