Ehunka suhiltzaile bildu dira asteazken goizean Bilboko udaletxearen aurrealdean, laneko arropak soinean eta zarata egiteko prest. Sektoreko oposaketetan gardentasun falta egon dela salatu dute, eta ordezkari politikoen inplikazioa eskatu dute beren salaketei bide emateko.