5.000 euro isunetan eta hainbat identifikazio, Bilboko taberna batean jazotako bortxaketa salatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Argia

Otsailean jakinarazi zen emakume batek Bilboko Ormaetxe tabernako nagusiaren aurka salaketa jarri zuela, drogatu eta bortxatu izana leporatuz. Abiatutako salaketa dinamikaren ondotik, auzoko mugimendu feministak errepresioa jasan du: gutxienez 20 pertsona identifikatu dituzte, eta 2.500 euroko zigor bana jaso dute bi pertsonak. Isun horiek Bilboko Udaltzaingoaren gezurretan oinarrituta daudela defendatuz, epaitegietara jo du mugimendu feministak; urtarrilaren 10ean dute epaiketa.

Osorik irakurri