Ekologistak Martxanek herritarrengandik hainbat salaketa jaso ditu aste honetan, Deustu auzoko Lehendakari Agirre etorbidean 128 zumar ebaki dituztelako. Talde ekologistak jakinarazi duenez, Bilboko beste hainbat auzotan ere ebaki dituzte zuhaitzak azken hilabeteetan: Santutxun, Txurdinagan, Indautxun eta Basurtun. Bilboko udalak "segurtasun arrazoiak" argudiatu ditu Deustuko zumarrak kentzeko eta horien ordez asiar jatorriko 125 astigar hiruhortz sartuko dituela iragarri du. Ekologistak Martxanek zalantzan jarri ditu udalaren argudioak eta bertako espezieak landatzeko eskatu dio.