Kartoi eta egurrezko txabola batek su hartu du Bilboko Bolueta auzoan, eta sutean hil da 70 urte inguruko pertsona bat. Ez dute gorpua identifikatu, baina uste nagusien arabera txabola bizilekutzat zuen etxerik gabeko pertsona bat da zendutakoa. Iazko urtarriletik hona, gutxienez lau dira Bilbon hildako etxerik gabeko pertsonak.