Mozarten ekoizpen operistiko guztia zoragarria da, baina ez dut uste oker nabilenik esaten badut Cosí fan tutte Salzburgoko musikariaren ekoizpenaren une garrantzitsuenetako bat dela. Argumentu arin eta itxuraz garrantzirik gabekoa erabiliz, giza ahulezietan murgiltzen da, gizon eta emakumeen berezko ahulezietan, eta nolabait tolerantziaren errebindikazio bat da.
OLBEk ekarri zigun ekoizpena bitxia izan zitekeen zenbait alderditan. Baina nik, zalantzarik gabe, haren asmamen musikalak... [+]