Neska gazte talde bat jarraitu eta inguratu dute lurrin denda batean, eta langileetako batek ijito izateagatik jarraitu izana onartu die, grabaketa batean jasota dagoenez. Arropa denda batean, aldiz, polizia talde batek bi emakume ijito aldageletara eraman eta inolako azalpenik eman gabe biluzarazi ditu, miaketa egiteko. Urtarrilean Bilbon gertatutako jazarpen kasuak dira biak, eta horien bidez zazpi emakume diskriminatu dituztela salatu dute AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak eta Romi Berriak ijito gazteen elkarteak.