43 urteko bilbotar bat hilik aurkitu dute ziegan, Palentziako Dueñas espetxean. Salhaketa Arabak jakinarazi duenez presoak egunak zeramatzan osasun-arreta eske, bularrean min zuelako. Familiak beste preso baten eskutik izan du senidearen heriotzaren berri. Salhaketak salatu du espetxean jazotako azken heriotza hau ez dela kasu isolatua, eta zenbait neurri hartzea eskatu die Espainiako Gobernuari, Barne Ministerioari eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari.