Espetxe politikaren ondorioz euskal preso politikoen “eskubideen urraketak” ematen direla salatu du Sarek, eta lege arrunta aplikatuz guztiak “etxera bidean” jartzeko unea dela aldarrikatu du. Donostiako manifestazioa abuztuaren 19an izango da, eguerdiko 12:30ean Bulebarretik abiatuta; Bilbokoa, berriz, abuztuaren 25ean, eguerdiko 13:00etan Plaza Eliptikotik hasita.