Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista sortu dute, langileriaren autodefentsa antolatzeko

Larunbatean izan da Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurkezpen-ekitaldia Bilbon, eta Euskal Herri osotik bertaratu dira hainbat eta hainbat lagun. Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa ere argitaratu dute, sindikatuak oinarri izango duena. Doako etxebizitza, pertsona guztientzako etxebizitza, kalitatezko etxebizitza eta eskubide politikoen hedapena barne hartzen ditu programak.

Osorik irakurri