Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2023ko mai. 28a, 00:00

Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren kapital iturri nagusietakoa. Denbora askoan ezikusia egin diogu iragan horri, baina Black Lives Matter eta antzeko mugimenduek afera azalera ekarri eta eztabaida pil-pilean da orain. Haatik, esklaboen trafiko globalarekin lotura estua izanagatik ere, Euskal Herrian apenas hitz egiten da horri buruz.

Osorik irakurri