"Energia berriztagarriak: gatazka edo aterabidea?" zikloa itxiko duen mahai-ingurua Bilbon

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldeak eta EHUgunek mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 25ean Bilbon. EAEn energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek "ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak" sortu dituztela azaldu dute, eta horren aurrean "eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko" nahia dutela: "Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa".

Osorik irakurri