Larunbatean egingo da Kontseiluak eta euskalgintzak bultzatu duten manifestazioa, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Milaka lagun espero ditu Kontseiluak Bilbon, eta bertaratzeko arrazoiak gogoratu ditu asteartean eginiko agerraldian. Euskararen eta euskaldunen alde ez ezik, herritar guztien eskubideen eta berdintasunaren alde egitera deitu du.