Erasoa airetik datorrenean, lurraren azpian ezkutatzea besterik ezin da egin. Europan 1936ko Gerran estreinatu zen gaur egun ikaraturik ikusten ari garen herritarren kontrako aire bidezko eraso eta genozidio estrategia –lehenago Arrifeko amazigen kontra arma kimikoekin egin bezala–. Gazan herritarrak zapaltzeko Israelek orain azken generazioko misilak eta droneak erabiltzen dituen moduan, Alemaniako eta Italiako abiazioak garai hartako hegazkin modernoenak erabili zituen.