Urtarrilaren 13an, larunbatez, urteroko euskal preso politikoen aldeko manifestazio jendetsua egingo da Bilbon, 16:00etan La Casillatik abiatuta eta Sare herritarrak deituta. Konponbiderako giltzak goiburupean, presoei oraindik ezartzen zaizkien salbuespenezko politikak bertan behera uztea eskatuko dute. Mikel Mundiñano (Etxarri Aranatz, 1976) Sareko ordezkariarekin egin dugu berba presoen egoerari buruz.