Sare Herritarrak deituta, eta alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinen babesarekin, manifestazio jendetsua izan da gaur Bilbon euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde. Konponbiderako giltzak lelopean, euskal jendartearen aktibazioa balorean jarri du Sarek salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko eta errepresaliatu guztiak etxera ekartzeko.