"Negozioa den bitartean, ez da eskubidea izango", salatu du Etxebizitza Sindikatuen Sareak Jaurlaritzaren ICPH kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2024ko urt. 29a, 00:00

Bilboko Euskalduna jauregian Eusko Jaurlaritzak antolatutako Etxebizitza Politiken Nazioarteko Kongresuan salaketa ekintza egin dute. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareko zenbait kide pankarta batekin igo dira oholtzara Iñaki Arriola,  Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua hizketan hasi bezain pronto. "Negozioa den bitartean, ez da eskubidea izango", salatu eta 17:00etan Euskalduna kanpoaldean egingo duten protestara deitu dute.

Osorik irakurri