“Egonezin artistikoak eta Palestinaren aurkako genozidioak bat egin dute”

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2024ko mar. 5a, 00:00

Bilboko Alde Zaharrean barrena arituz gero, segituan ohartzen da bat hamaika komertzioren erakusleihoek bestelako itxura dutela. Palestinarren mina irudikatzeko, kristal hautsiez osatutako Hautsiak erakusketa ipini du Baztan Arte-Kale Kolektiboak arropa denda, optika, kultur-elkarte eta tabernatan. Hamaika artelan dira guztira, hamaika komertzio. Israelen basakeriaren biktima izan diren haur palestinarren aurpegiak erakusten dituzte. Martxoaren 22ra arte egongo da ikusgai, printzipioz.

Osorik irakurri