“Desadostasun ideologikoen gainetik”, jai herrikoiek denon espazio izan behar dutela ulertuta, txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Luberri Konpartsari Bilbon jarritako betoa salatu eta konponbidea eskatu dute 150 bat artistak. Tartean dira Itziar Ituño, Joseba Sarrionandia, Mireia Gabilondo, Amets Arzallus eta Fermin Muguruza.