"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta Gasteizen egin zituzten bi ekimenetan identifikatutako 133 kideei bakoitzari 1.500 eta 2.500 euro arteko isunak bidali dizkie Jaurlaritzak Mozal Legea baliatuta. Guztiak batuta, orotara 290.500 euro dira. Isunei helegiteak jartzeaz gain, diru-bilketa kanpaina abiatuko dutela adierazi dute.