Bilboko Konpartsek ere argi utzi nahi izan dute ez dela betorik, MSren salaketen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2024ko eka. 10a, 00:00

Lehengo astean Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere erantzun egin dio duela bi aste 150 kulturgilek sinatutako manifestuari. Bertan, Bilboko Konpartsetan eta Gasteizko Txosna Batzordean Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko publikoki eskatu ostean, Konpartsek bere erabakia defendatu dute ohar baten bidez. Funtsean, erabakiak hartzeko duten zilegitasuna aldarrikatu dute eta 27 konpartsaz osatutako asanbladak gehiengoz hartutako erabakian berretsi dira. “Inoiz ez ditugu konpartsen erabakiak zalantzen jarriko eta ez dugu horietan esku-sartzerik onartuko”, adierazi dute.

Osorik irakurri