Lehengo astean Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere erantzun egin dio duela bi aste 150 kulturgilek sinatutako manifestuari. Bertan, Bilboko Konpartsetan eta Gasteizko Txosna Batzordean Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko publikoki eskatu ostean, Konpartsek bere erabakia defendatu dute ohar baten bidez. Funtsean, 27 konpartsaz osatutako asanbladak gehiengoz hartutako erabakiaren zilegitasuna aldarrikatu dute. “Inoiz ez ditugu konpartsen erabakiak zalantzen jarriko eta ez dugu horietan esku-sartzerik onartuko”, adierazi dute.