Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Gasteizko Txosna Batzordearen eta Bilboko Konpartsen adierazpenei erantzun diete tonu aldaketa nabarmenarekin, eta konponbide adostuaren aldeko jarrera adierazi dute. “Elkarrizketak abiatzeko eta konfiantza eraikitzeko ariketa egin nahi genuke”.