1937ko ekainaren 19an, Bilbo tropa frankisten eskuetan erori zen. Burdinazko Harresia diseinatu zuen Alejandro Goicoechea ingeniaria, planoak eskuan, bandoz aldatu zen eta traizio honengatik, amaitu gabe zegoen punturik ahulenetik egin zuten eraso frankistek.
Aurreko egunetan borroka latzak izan ziren Artxanda inguruetan gudariek eta frankisten artean. Lehen hauek herritarren ebakuazioa lagundu asmoz etsaiari denbora iraztea zuten asmoa. Artikulu honetan informazio gehiago aurreko egunetako borrokaldiez.
Tropa frankistak, azkenik, oposiziorik gabe hirian sartu zirenean, desertu bat aurkitu zuten. Aurreko egunetan 200.000 lagunek egin zuten ihes oinez Santander aldera, hegazkinen bonbardaketak pairatuz bidean. Frankistek, berehala, ehunka lagun fusilatu zituzten eta 30 preso garrote bidez exekutatu.
Milaka izan ziren abertzale izatea egotzita espetxeratuak eta asko lan behartuen batailoietara igorri zituzten. Bilboko alkate berriak, José María de Areilza falangistak, era aktiboan hartu zuen parte errepresioan.
Iturria:
Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. (Txalaparta)