Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu zuten. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen errugabetasun presuntzioa eta “duintasuna”.