Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen ikus dezagun. Baita hortik aurrera ere, aita askatu arren, Ihintzaren bizkarrak jarraituko baitu zama garraiatzen. Izango du aldean, bestalde, hura arinduko duen bidelagun eta irakaspenik ere.