Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2024ko abe. 19a, 00:00

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta klima aldaketaren aurkako borrokan “atzerapauso handia” izango litzatekeela nabarmendu dute.

Osorik irakurri