Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte zendu zen Lavapiesen, bihotzekoa emanda, poliziaren jazarpenetik ihes zebilela.
X ez da hil, baina zorian egon zen eta anputazioak egin behar izan dizkiote. 2024ko martxoaren 21ean, Arrazakeriaren kontrako... [+]