AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartuta duela etxegabetu nahi duten etxeko ataria. Geroz eta auzokide gehiago ari dira gerturatzen etxegabetzea gelditzen saiatzera, eta bi pertsona familiaren etxeko balkoira kateatu dira. 9:30ak aldera heldu da komitiba judiziala, eta eurekin hitz egiteko asmoa dute sindikatuko kideek, etxegabetzea gelditzeko.