Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan ibili dena horretarako, ez da Sherlock Holmes izan behar haren herraren jomuga neu naizela ondorioztatzeko. G.L. jaunaren elokuentzia distirantaren erakustaldi hori ikusita, pareko sofistikazio erretorikoarekin erantzuteko... [+]