Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2025ko abu. 1a, 00:00

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke gida-liburuetan agertzen ez diren toki horietara hurbiltzea, jende xumeek gastaturiko espaloiak zapaltzea. Bost hiriburutako bost auzotan barrena ibiltzeko proposamena duzu honakoa. Horkotarrei ez die inork ezer oparitu, periferiako ezlekuak zirenak, auzolanean, borrokaz eta duintasunez egin dituzte euren bizileku. Segidan duzue serie honetako lehena, Bilboko Errekalde auzoa.

Osorik irakurri