Euskararen soinu-banda du ardatz, abenduaren 27an Kontseiluak Bilbon egingo duen ekitaldi handian

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2025ko urr. 7a, 00:00

Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa eman nahi du Bilbon, milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldian. Euskara eta kultura uztartuko dituen ekitaldia izango dela jakinarazi du Kontseiluak, eta sarrerak 10 euroan eskuratu ahal izango direla Pizkundea.eus webgunean, urriaren 16tik aurrera.

Osorik irakurri