Sarek urtarrilaren 10erako iragarri du manifestazio nazionala, "gehiegi luzatu den" prozesua amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2025ko urr. 8a, 00:00

Ezin da gehiago luzatu lelopean, presoentzako espetxe politika arrunta ezartzea eta iheslarien eta deportatuen itzulera eskatuko dituzte Bilbon, urteroko legez. Horrekin batera, presoen eskubideak defendatu eta, batez ere, Euskal Herrian “konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren” aldeko apustua egitera deitu du Sare plataformak, baita “gehiegi luzatu den” prozesuaren azken txanpari aurre egitera ere.

 

Osorik irakurri