Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak babesteko eta aterpean lo egiteko aukera bakarra horixe dute, eraikina erortzeko arriskuak arrisku.
Ez da kontu berria, ezta bat-batean sortutako egoera ere. Pabiloi horiek hamar urte baino gehiago daramatzate okupatuta,... [+]