Egiari Zor fundazioak Brouarden eta Muguruzaren omenaldia baliatu du eskatzeko biktimen aitortzarako EAEko legea berritzea

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2025eko azaroaren 19a

Gaurko egunez urtero moduan, estatu aparatuak hildako ezker abertzaleko politikari Santi Brouard eta Josu Muguruza oroitu dituzte Bilbon. Fundazioak baliatu du aurkezteko biktimen aitortzarako legea berritzeko helburu duen dinamika berri bat. Giza Eskubideen Sailaren konpromisoarekin batera landuta eta adostuta dagoela jakinarazi dute, eta lortu nahi dute gaur egun Estatuak alde batera utzita dauzkan milaka biktimei aitortza ofiziala ematea.

Osorik irakurri