Gaur egun euskara eta euskaldunak jasaten ari diren oldarraldiaren aurrean, hezkuntza eredu "propio, euskaldun eta kalitatezko" bat nahi du Ikama gazte antolakundeak. Eredu horren alde, ikasle greba deitu du eta ikasleak animatu ditu abenduaren 11n Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.