Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2025eko abenduaren 4a

Done Bikendi kaleko bigarrena oasi bat da Bilboren bihotzean; oasi bat basamortuan. Trajedunen joan etorrien, autoen zalapartaren eta klaxonen erdian dago, Asterix eta Obelixen gisan, kanpoko ezlekuari kontra egin nahian. Gaztelaniaren eta status quoaren inperioaren erdian, eraikinak eusten dio euskarari, euskal kulturari eta komunitatea egiteari; ez, ordea, lan nekezik barik. Euskararen aurkako oldarraldi betean, "ozeanoan tanta bat" direla diote Zenbat Garako kideek, eta euskara salbatu nahi bada erakundeek "euskara babesteko politika serioak" martxan jartzea derrigorrezkoa dela; egun ez dute horrelakorik egiten, kideek salatu dutenez. 1995eko abenduaren 15etik hona, elkarteak euskara Bilbora eta Bilbo euskarara ekartzeko lanak egin ditu, nazio ikuspegia txertatuta; eta hirugarren hamarkadan ere horrela jarraitzeko asmoa du. 

Osorik irakurri