Ernaik faxismoari aurre egin beharra aldarrikatu du, azken egunetako "erasoen" aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2025eko abenduaren 9a

Zenbait sinbolo frankistaren eta Espainiako banderen aurka egin du Ernaik iragan asteetan, eta horietariko batzuk agerrarazi zituen pasa den larunbatean Durangon. Hainbat alderdi politikok eta erakundek antolakundearen aurka egin dute, eta horren aurrean agerraldia egin dute Bilbon 100 militante baino gehiagok. Ernaiko bozemaile Amaiur Egurrolak adierazi du ekintzen helburua "Euskal Herriaren ukapena salatu eta independentziaren aldarrikapena eztabaida publikoan kokatzea" izan dela.

Osorik irakurri