Pasa den igandeko partiduaren emaitzak ez zuen garrantzirik (konpetizio guztiak kontuan hartuta, denboraldi honetan partidu bakarra galdu duen Real Madrid boteretsua zen arerioa eta logikari jarraituz, talde zuria atera zen garaile). Bilbao Arenan bildutako 10.000 zaleen helburu nagusia, euren hiriaren izena defendatzen dutenei babesa emotea zen, partidua dagoen bakoitzean egin ohi duten moduan. Kasu honetan ohi den baino gehiago, jokalariek greba egitea erabaki baitzuten aurreko egunean.
Egoera ez da berria. Iaz, Charleroin jokatutako Eurocupeko finalaren aurreko egunetan, erabaki berdina hartuko zuten zurrumurrua zabaldu zen. Euren soldatak ez zituzten jasotzen eta bulegoetatik gatazka konpontzeko heltzen ziren informazioak ez ziren bete. Horrela bi denboraldiz egonda, jokalariek ez dute grebaz beste irtenbiderik ikusi.
Berrien zain, beltzezko gizonen etorkizun hurbilak kolore bera du.
(Hitz hauek argitaratu baino lehen, jakin da Antanas Kavaliauskas pibot lituaniarrak taldea utzi duela, bere herriko Lietuvos Rytas-en jokatzeko).