Bilbao Basketeko jokalariek soldata bermatzeko fondora jo dute

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko api. 29a, 19:50

Zor zaien kopurutik hilabete bateko soldata kobratzeko, 200.000 euro inguru eskatu dituzte.

ACBk duen soldatak bermatzeko fondora jo dute Bilbao Basketeko jokalariek. "Egoera jasanezin honetan, neurri hau hartzea komeni dela uste dugu, denboraldiko azken aste hauetan lasaitasun apur batekin egoteko", esan dute jokalariek. Eskaria, ABPren (Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkartea) bitartez egin dute.

Fondoak 1'5 milioi euro ditu eta beltzezko gizonek ia 200.000 euroko eskaria egin dute, hilabete bateko soldata hain zuzen ere. Kreditu hori (interesekin) datorren denboraldirako inskribatzeko eguna baino lehen bueltatu beharko dute, ACBtik at geratu nahi ez badute.

Jokalariek ere adierazi dute datorren asteleheneko ezohiko batzar nagusian gertatuko denaren zain daudela.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga