Printzipioz astelehenean zen ezohiko batzarra, baina atzo eguerdian ospatu zen Bilbao Arenan. Bi izan ziren eztabaidarako gaiak: aurreko kontseiluaren kargu-uztea eta berriaren izendapena.
Laburrak izan ziren adierazpenetan. Gorka Arrindak "euro baten truke" bere 16.000 akzio inguru klubaren eskuetan utzi dituela esan zuten kontseilari berriek, berriz zirkulazioan jartzeko.
Xabier Jon Davalilloren itzulera da berririk nabarmenena. 2005 eta 2010 urteen artean Bilbao Basketen presidente izandakoak, Enrique Guzman, Iñaki Calvo, Carlos del Campo, Juan Elejalde, Piru Azua (taldearen sortzaileetariko bat), Estitxu Ibarretxe eta Isabel Iturberekin batera osatuko du taldearen kontseilu berria.
Davalilloren hitzak: "Aro berri bat hasiko dugu. Zaila izango da baina guztion laguntza espero dugu, klubak etorkizuna duelako".
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga