Lasaitasuna nagusi kantxan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko mai. 11a, 23:38

Bilbao Basketek hasieratik amaierara izan du partidua kontrolpean. 92-64 puntugatik garaile atera da.

Tentsio gutxiko partidua jokatu zen atzo eguerdian Bilbao Arenan. Etxeko taldea play-offetarako txartela eskuratzeko aukerarik gabe eta La Bruixa D'Or Manresak jaitsiera postua ziutaturik edukita, irudi ona ematea bakarrik zegoen jokoan. Beltzezko gizonek aise irabazi dute norgehiagoka.

Parte hartzea zalantzan zuten Alex Mumbruk eta Raul Lopezek azkenean jokatu zuten, nahiz eta ohi baino denbora gi¡utxiago. Asteazkenean bezala, Alberto Diazek antolatzaile lana maisutasunez bete zuen, batez ere defentsan, 4 baloi lapurtuz eta talde bisitariaren antolatzaileei zirrikiturik itzi gabe egonda. Erasoan ere lan txukuna burutu zuen malagarrak, 8 puntu eskuratuz eta 3 asistentzia emanez.

Partiduak, arestian esandako moduan, ez zuen historia askorik izan. Lehenengo saltotik Rafa Pueyorenek partiduaren norakoa bereganatu zuten, lehenengo 10 minutuetan markagailuan 30-15 jarriz. Lehen laurden horretan Mumbru nabarmendu zen 12 punturekin (partidua 17 punturekin amaitu zuen).

Bigarren laurdenean gauzak berdin jarraitzen zuten. Atsedenaldira alde berdinarekin joan ziren bi taldeak, nahiz eta momentu batean, beltzezko gizonek 23 puntuko diferentziaz gozatu zuten.

Aldageletatik bueltako laurdenean, etxeko gizonek lehenengo laurdenean bezala, puntuak pilatzen egon ziren; Pere Romerok zuzendutako taldeak ezin izan zuen jarioa eten. Gauzak horrela azkenengo laurdena hasterako, markagailuak 77-43 erakusten zuen. Azkenengo laurdenean diferentzia kudeatzea besterik ez dute egin beltzezko gizonek.

Partiduaren norakoa ikusita, Vrkic, Samb, Pilepic eta Sanchezek denboraldi osoan baino minutu gehiago izan zituzten.

Diaz gaztearekin batera, kapitaina, Vertans, Hervelle eta Markota nabarmendu behar dira Bilbao Basketen. Manresako taldean Eriksson, Larsen eta Giannopoulosen artean, 62tik 43 puntu sartu dituzte.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga