Bilbao Basketen komunikatua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko eka. 11a, 09:15

Aurre konkurtsoa bultzatzea erabaki du klubak.

Honela dio klubaren web atarian agertzen den komunikatuak:

"Aurtengo maiatzaren 6an euren karguaz jabetu ostean, Administrazio Kontseilu berriak taldearen egoera ekonomikoa aztertzen hasi zen eta, maiatzaren 23an izandako batzarrean, lege konkurtsalaren 5 bis artikulua bultzatzea erabaki zuen hurrengo arrazoiengatik:

1) Taldearen kaudimen-gabezia jakin zenetik (maiatzak 28) bi hilabeteren buruan legalki bultzatu behar delako.

2) Hartzekodunekin modu estrajudizialean akordioak lortzeko negoziaketak bultzatu ahal izateko 3 hilabeteko epea lortzeko (beste hilabetez luzatzeko aukerarekin).

3) Hasitako negoziaketak bertan behera geratzea eta kluba likidatzea saihesteko hartzekodunen batek konkurtsoa ezartzea ekiditzea.

Aurrekonkurtso egoera honen helburuak, hartzekodunekin akordio estrajudizialak lortu (batzuk jada lortu dira) eta epeen barruan zorren berfinantziaketa lortzea dira, hartzekodunen konkurtsoa ekiditzeko.

Egoera zein den ikusita, gure klubarentzat guztiz beharrezkoa den erabakia dela uste dugu, bideragarritasuna bermatzeko, konponbide adostu baterako bidea babestuz. Bilbao Basketen etorkizuna bermatzeko existitzen diren bide guztiak miatzea da Kontseilu honen konpromisoa.

Klubaren egoera ekonomikoa zein den akziodunei azaltzeko, klubak ekainaren 26rako Ezohiko batzarra deitu du Administrazio Kontseiluak."

 

Beste berri batzuk

German Gabrielek Venezuelako finala jokatuko du Marinos de Anzoategui taldean utzita, seriea amaitu arte.

Bestalde, Alberto Diaz antolatzaileak Espainiarekin 20 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatuko du Cretan (Grezia) uztailaren 8tik 20ra.

 

Argazkia: Bilbao Basket