Bilbao Basket; Sito Alonsorekin aurreakordioa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko eka. 17a, 12:53

Entrenatzaile madrildarra beltzezko gizonen entrenatzailea izango da hurrengo hiru denboraldietan.

Zurrumurruak egi bihurtu dira. Sito Alonso entrenatzaile madrildarra eta Bilbao Basketek aurre akordio batera heldu dira. Honen arabera, azken hiru denboraldietan Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile ibili ostean (Jovuentut Badalonan aurreko biak), beltzezko gizonen gidari bihurtuko da hurrengo hiru denboraldietarako, behin Espainiako Saskibaloi Federakuntzarekin duen harremana bukatutzen denean (17 urte baino gutxiagoko gazteekin hautatzaile lanak egingo ditu Dubain abuztuaren 8tik 16ra jokatuko den Munduko Txapelketan).

Federakuntzarekin konpromesoa bukatuta, kluba eta Alonso akordioa ixteko batzartuko dira.

 

Argazkia: Bilbao Basket