Baikortasun mezua jaso zuten atzo arratsaldean Bilbao Arenan bildutako bazkideek. Nahiz eta egoera nahiko larria izan (aurrekonkurtso egoera) klubaren etorkizuna ez da hain beltza.
6074400€ko zorra baieztatu zuen klubak, horietatik %60 jokalari, jokalari ohi eta entrenatzaileekin, %15 Ondasun Saila eta Gizarte Segurantzarekin eta %25 beste hartzekodunekin. Gogoratu beharra dago, aurrekonkurtso egoera honetan, klubak 4 hilabete dituela zorra berriz negoziatzeko (maiatzaren 28tik).
Bideragarritasun plan bat antolatu du klubak zorra pixkanaka kitatzeko. Carlos del Camporen hitzetan, 3 milioi euroko kreditu bat lortzear dago taldea, zorra ito barik, apurka finantzaiatzeko, urtean 800.000€.
Aurrekontu orekatu batekin, zorra 5 urtean desagertuko dela esan zuen Bilbao Basketeko diruzinak. ACBko 7. aurrekontua izango da Bilbao Basketena, 4.297.500 eurokoa. Era berean, ahal den lasterren Alex Mumbru, Raul Lopez, Axel Hervelle eta Dairis Bertansekin hartutako akordioak betetzeko lanean dabiltza, datorren denboraldian Sito Alonsoren ardurapean egoteko.
Azkenik, Gorka Arrindak zituen 16.000 akzioen salmentarekin, Administrazio Kontseiluak 450.000 euroko irabaziak lortzea espero du.
Bilbao Basketen egoera ekonomikoa izan zen atzo gai nagusia batzarrean eta, dirudienez, esperantzarako ate bat ireki da Xabier Jon Davalillo buru duen klubarentzat.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga