Agur Bilbao Basket

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko uzt. 18a, 16:56

Taldea ACB ligatik kanpo gelditu da diru arazoengatik.

2013-2014 denboraldi gorabeheratsuak amaierarik txarrena izan du Bilbao Basketentzat. Bazkide eta jarraitzaileen amesgaiztoa egi bihurtu da azkenengo bi egunetan.

Atzo arratsaldean taldeko administrazio kontseiluak komunikatu labur bat argitaratu zuen webgunean, CD Basket Bilbao Berri SADek ACB liga jokatzeko inskripzioa egiteko modurik ez zuela esanez. Era berean, pasa den ekainaren 26an azaldutako bideragarritasun plana martxan jartzeko finantziazioa lortzeko gestioek ez dutela espero ziren emaizak lortu azaltzen du eta. Hurrengo egunetan klubaren etorkizuna erabakiko dela, egoera ekonomikoa oso larria dela azpimarratuz.

Gaur goizean ACBk, talde bilbotarra ligan ez onantzeko erabakia berretsi du. Erabaki hau hartzeko, kluben elkarteak Bilbao Basketen zorrak hartu dituzte kontuan. Gogoratuko duzuenez, jokalariek ACBk duen berme fondoari 180.000 euro eskatu zioten soldataren hilabete bat jasotzeko asmoz. Hartutako diru hori (196.000 euro, interesak barne), izena emateko epea amaitu baino lehen bueltatu behar zen. Horretaz aparte, jokalari, entrenatzaile eta langileenganako zorra, soldata masaren %15a baino askoz handiagoa da (ehuneko hori da ligak onartzen duen gehienezko zorra).

Espero ez den mirari handirik gertatzen ez bada, Bilbao Basketek 2000. urtean hasitako ibilbidea amaitutzat eman daiteke.

 

Argazkia: Bilbao Basket